AKTUALITATEA


| 2020-07-14 07:31:00

Zeberioko datuak pozteko modukoak dira EH Bildurentzat: abstentzioa handitu arren, hazi egin da eta: 262 herritarrek eman diogu gure babesa EH Bilduri. Abstentzioa hazi egin da: 3tik bat ez da joan botoa ematera. Aurrekoekaz konparatuta, jaitsi egin da EAJ-PNV eta gure arteko diferentzia, eta oro har, PNVk beherantzako joera jarraitzen du: oraingoan ez da heldu 300 botora. Podemosek ere beherantzako joera hori jarraitzen du.

Portzentualki ia hirutik batek botoa ematen diogu EH Bilduri Zeberion, bestelako Euskal Herria eta bestelako herri bat gura dugulako. Orain egin dugun esfortzuak sari ederra ekarri du, eta hauteskunde hauetan ipini dugun ilusioak datozen urteotan aurrera egiteko balio behar du: bai hauteskundeetan gora egiteko, bai udalean gehiengo bihurtzeko, eta baita herri modura antolatzen ari diren eta sortuko diren ekimen berrietan bultzatzeko eta parte hartzeko. Aurrera goaz.

Ikusi datuak ondorengo PDF fitxategian: