Eusko Jaurlaritza Osakidetza desmantelatzen ari den honetan, Zumarragako anbulatorioko EAG/PAC zerbitzua, haurrentzako osasun mentaleko zerbitzua edo anatomia patologikoko zerbitzuak kendu dituen honetan, zerbitzu publikoak defendatu eta sustatzea ezinbestekoa da. Tradizio soziosanitarioa duen eskualdea da gurea, eta hori indartzea da gure apustua, zerbitzu publiko gehiago eta eraginkorrak indartuz.
Ur zerbitzua ere debatearen erdian dago, egun enpresa pribatu batek kudeatzen du Urretxun, anomalia bat ikuspuntu ezberdinetatik. Gure apustua horrekin amaitu eta aukera ezberdinak esploratzea da, inguruan ditugun arrakastazko esperientziatik ikasi (izan Legazpiren kasua, ur kontsortzioaren baitan, izan Antzuolaren kasuan, zerbitzua munizipalizatu batekin). Helburu nagusia herritarrek uraren fakturaren prezioa murriztea.