Krisi klimatikoa bete-betean dugun honetan, energia burujabetza udalaren agendan jarri behar dugu, eta horretarako ezinbestekoa da komunitate energetikoak martxan jartzea. Ekoizpen banatu eta demokratikoa sustatzeko erakundeak dira, eta eredu kooperatibo baten alde egiten dugu, alegia, bazkide kontsumitzaileek izango lukete gehiengoa, eta udala bazkide laguntzaile moduan partaide, enpresa ertain eta txikiak ere parte hartzearekin. Helburu nagusi hauekin:
- Energia kontsumoaren murrizketa: eraikinen birgaitze programak edo kontsumo elektrikoa jaisteko aholkularitzak martxan jarrita, esaterako.
- Energia ekoizpena: Herritarren energia beharrak asetzeko ekoizpen berriztagarriko proiektu ezberdinak garatzea, elektrikoak zein termikoak.