Kulturak ere berebiziko garrantzia du gurean, komunitatea osatzeko elementu nagusia dena, euskara eta euskal kulturaren transmisio moduan ulertuta. Eta parez pare dugu Pagoetako gunea, bere kokapena eta azpiegituren nolakotasuna kontuan izanda, Urretxun ditugun kultur guneak koordinatu eta elkarren osagarri izan beharko luke: azpiegietura “a demanda” izan baino, kultura bizitzeko eta esperimentatzeko aukerak emango dituen espazioa. Kudeaketa partekatu baterako lan ildoak jarriko beharko lirateke martxan, eragileen hitza eta erabaki ahalmena modu ezberdinetan artikulatuz. Gunean, Aspaceren eguneko zentroa, etxe tutelatuak eta gune soziokulturala aurreikusten dira, eta hortaz, sorkuntzarako, elkarlanerako eta ikaskuntzarako baliabideak eskainiko dituen elkargunea izatea nahi dugu Pagoetako gunea, herritarren behar eta egitasmoak erraztuz, eta auzoarentzat ere pizgarri moduan lan egingo duena.
Udalak prozesu horretan bideratzaile papera izan behar du, kudeaketa-ereduan jauzi bat eman eta ohiko zurruntasunez aldendu eta kudeaketa partekatu baterako lan ildoak jarri beharko lirateke martxan, herritar eta eragileen hitza eta erabaki ahalmena modu ezberdinetan artikulatuz, epe luzeko begiradaz.
Zalantzarik gabe, potentzial handiko gunea da Pagoeta, erreferentzialtasun erabatekoa izatea nahi duguna bai Urretxun bertan zein eskualdean, lan egiteko modu berriak ekarriko dituena.