Urretxuko biztanleria zahartzen ari da (65 urtetik gorakoak 1525 dira, populazioaren %22,5 dira, 2017an %21a zen bitartean). Honek zaintzaren paradigma aldatzera behartzen gaitu, bitarteko gehiago eskainiz, hala-nola, etxez etxeko zerbitzua indartuz, zaintzaileak zainduz eta erabiltzaileak zerbitzuaren zentroan jarriz, eta ez alderantziz.
Azken urteotan Gipuzkoako hainbat herritan martxan jarri diren edo jartzear diren hainbat proiektu ekarriko ditugu gurera, Usurbilek, Errenteriak edo Azpeitiak egiten duten moduan, belaunaldien arteko etxebizitzak edo adinekoen etxebizitza-unitateak eraikiz.