AKTUALITATEA


| 2023-07-11 19:53:00

Gaur, uztailak 11, Urduñako Udalbatzak, EAJren aldeko botoekin, Iker Santocildes EAJko alkate berriaren soldata onartu du, urteko 45.000 euro gordinekoa alegia, urtean udaleko langileentzat ezarritako portzentaje berean igoko delarik gainera.

 

Urduñako EH Bilduk beti defendatu izan du udal ordezkarien zerbitzu publikorako bokazioa; horregatik, gure alkateek euren lanpostuetako soldata bera jaso izan dute beti. EAJk ordea ez du argitu zein irizpideren arabera ezarrri duen alkate berriaren soldata.

Horrekin batera, ohiko udal osoko bilkuren maiztasuna zehaztu da, bi hilean behin izango direlarik, azken asteazkenean arratsaldeko seietan, jaieguna denean izan ezik. Ohiko udalbatzak bi hilean behin egitea gutxi iruditzen zaigu, orain arte hilean behin egin izan dira eta, udal bilkurak gardentasunerako eta herritarren aurrean azalpenak emateko berme izan direlarik.