Errealitate bihurtu da auzoaren berrurbanizanizazioa, aurreko legealdian bultzatu eta planifikatu zena; hala, ingurunea eraldatzearekin batera, bizilagunen egunerokotasuna hobetu egin da. Horrelako jarduketek, zalantzarik gabe, Urduña eraikitzen laguntzen dute, eta udalerria irisgarriagoa, seguruagoa eta atseginagoa da orain.
Hainbat urtez auzotarrekin lan eta bilerak egin ostean, 2021az geroztik, plaza pribatua izatetik publikoa izatera pasatu da. Hori guztia finantzazio partekatuko akordio bati esker: bizilagunek % 60 hartu dute euren gain, eta Udalak gainerako % 40a, tasak, jasotze topografikoa, proiektua eta obra-zuzendaritza barne. Guztira, 400.000 € inguruko inbertsioa egin da.
Obrek iraun bitartean, zoritxarrez, ez da bizilagunen eta Udalaren arteko jarraipen-batzorderik osatu. Halako batzordea egon izan balitz, seguruenik hainbat gorabehera saihestu, eta obraren prozesua eramangarriagoa izango zen.
Azkenik, gobernu-taldeari berriro eskatu nahi diogu egiteke dauden jarduketa guztiak burutu ditzan, plaza bikain gera dadin.