AKTUALITATEA


| 2026-02-13 14:00:00

Hauek dira Urduñako EH Bilduk 2026ko aurrekontu prozesuan aurkeztutako proposamen garrantzitsuenak:

  • Larruazabal: Eskaeraren araberako taxi zerbitzua ezintasun ezberdinak dituzten pertsonentzat edota hainbat zerbitzu kubritzeko asmoz. 3000€
  • Juan de Garai: Auzoaren birgaitze eta berritzea urte anitzeko gastuaren formularen bitartez. Proiektuaren lizitazioa. 105000€
  • Merkataritza: Hobekuntzak txertazeko diru-laguntzak eta gai ezberdinak lantzeko aholkularitza (irudia, kudeaketa...). 20000€
  • Jantoki soziala: Gizarte zerbitzuek zehaztutako pertsonek jantoki sozialeko zerbitzua erabiltzeko aukera. 8000€
  • LH eraikina: Eraikinaren irisgarritasuna, insonorizazioa eta instalakuntza elektrikoen berritzea. Elkarteen beharrak asetzeko neurriak. 30000€
  • Alondegia: Alondegia asteburuetan zabalik egoteko eskakizuna, batez ere iraila- apirila bitartean. Ekintzen sustapena ahalbidetuko luke. 8000€
  • Formakuntzak: kirol eta kultur taldeetako kideei zuzenduriko formakuntza ezberdinen eskaintza: lehen sorospenak, elikagaien manipulazioa... 2500€
  • Urduña hiria museoa: Museoaren irisgarritasun proiektuaren erredakzioa, erakunde ezberdinen diru-laguntzak jasotzeko lehen pausu gisa. 5000€
  • Auzoak: Auzoen gabezien diagnostikoetan detektaturiko neurrien ezarpena: argiztapena, gune berdeak, trafiko azterketa, bizikleten aparkalekuak... 45000€
  • Etxebizitza: Alokairuaren sustapena bultzatzeko kanpainiak Etxebiderekin batera. Mikel Deuna 6ko orubea erostea Eusko jaurlaritzaren eraikuntza proiektuan integratzeko. 116500€

Neurri hauetako gehienak herritarrekin nahiz elkarteekin batera garatutako entzute eta parte hartze prozesuetan jaso dira, zoritxarrez Urduñako EAJ-k ezezkoa bozkatu die proposamen guztiei.