AKTUALITATEA


| 2019-04-05 18:27:00

Zerkausian egindako ekitaldian aurkeztu du Tolosako EH Bilduk udal hauteskundetarako zerrenda berria. Andu Mtz. de Rituerto alkategaia buru, Tolosaren izaera anitzaren ispilu den hogei herritarren taldeaosatu du EH Bilduk, Tolosarentzat lan egiteko ilusioa gainezka duten tolosar ekintzaileak batuz. Herrigintzan, Tolosa justuago baten alde, berdintasunean sakontzeko gogoarekin, garapen jasangarria helburu duen taldea da EH Bilduren proiektuan elkartu dena.

Ibai Iriartek hartu du hitza lehenik ekitaldian eta zortzi urteetan Tolosako Udalean egin duten ibilbideari errepasoa egin ondoren, talde berria prest ikusten du udalaren gidaritza hartzeko: “Tolosak behar duen txispa, indarra eta iparra markatzeko herritar prestatuak dira, gaitasunez eta esperientziaz lepo”. Azken urteetan udalean egon diren zinegotzien izenean, laguntza eta babesa eskaini dio Iriartek talde berriari.

EZAGUTU TALDEA HEMEN

Osatutako taldearen aniztasuna aipatu Mtz. de Rituertok aurkezpenean: “Lau urteetan, Tolosa eta tolosarrontzat, lana egiteko  ilusioz gainezka dagoen jende prestatuaz eta konprometituaz osatutako taldea gara, aniztasun handia irudikatzen duena, oreka handikoa. Herrigintzan, berdintasunaren aldeko borrokan, enpresa munduan, kulturan, hezkuntzan, kirol arloan, osasungintzan, kudeaketa administratiboan, komunikazioan, sindikalgintzan, kontu hartzailetzan eta beste hamaika alorretan murgilduta gauden pertsonak gara. Aurkezten dugun taldea, esperientzia eta prestakuntza bikainekoherritarrez osatua dago”.

Aurkeztutako hautagaitzaren helburu nagusia tolosar orok, bizitza duin eta aberasgarria aurrera eramateko aukerak sortzeadela azpimarratu du alkategaiak eta udala horretarako tresna izango dela. Hainbat proiektu zerrendatu ditu Andu Mtz. de Rituertok hurrengo lau urtetarako:

Batetik, herriko autobus zerbitzua publifikatzea eta indartzea. Udalak zerbitzuaren ardura izanda, herritarrengandik gertukoa eta egokitua izango den eskaintza lortzeko, tolosarrek garraio publikoa gehiago erabil dezagun, eta dauden mugikortasun beharrak era jasangarriagoan ase daitezen. Horretaz gain, Udal eraikinak energia berriztagarria sortzeko tresneriaz hornitu eta erosten diren udal ibilgailu berriak elektrikoak izango dira. 

Zumardi Txikia aisia gunebezala berreskuratu eta hori egin aurretik, Alde Zaharreko bizilagunentzat aparkalekuakbermatzeko irtenbide egingarria lantzeko beharra ere azpimarratu du. Rondilla kalea ere oinezkoentzat atseginagoa bihurtuko du EH Bilduk hurrengo legealdian.

Alde Zaharrean hondamen egoeran dauden eraikinak udalak eskuratukoditu eta horietako batzuk zaharberritukodira alokairu sozialean jartzeko, herriko gazteak etxetik kanpora bizitzera joateko aukera emanez eta eskaintza handituz, eta beste batzuk eraitsi eta sortuko diren espazioetan aisia guneak sortuko dira, argitasun eta bizitza gehiago emateko Alde Zaharrari. 

Kultur Etxea berritzeko proiektuaere aipatu da aurkezpenean. Tolosarrok merezi dugun liburutegia, ordutegi egokia eta argitasuna izango duten ikasgelak eta Leidor eta Topiceko aretoen osagarri izango den erabilera anitzeko areto modernoa eraikiz.

Emakumeen etxea eraiki eta martxan jartzera konprometituda EH Bilduren alkategaia, beharrezko baliabide material, ekonomiko eta pertsonalak horretarako bideratuko direla ziurtatzeko konpromezua hartuz.

Tolosan ospitale publikoaerrealitatea izan dadin, bere esku dagoen guztia egingo du EH Bilduk. Herri lurrak eskainiz, aukerak aztertuz eta behar den ate guztiak joz eta behar den guztiarekin hitz eginez. 

Herritarren partehartze metodologietan sakontzen jarraitu beharraz ohartarazi du Andu Mtz. de Rituertok eta herriaren norabidea denon artean finkatu behar denaren ideia zabaltzearen alde egin du: “Udalean, gertukoak izan nahi dugu gure lan egiteko estiloan. Udala gidatzeko ardura izango dugu bai, baino zuek, herritarrak, gure ondoan nahi eta behar zaituztegu”.Berdintasuna, jasangarritasuna, osasuna, ekitatea eta euskara alor guztietara hedatuko diren zehar lerro gisa aipatu eta zeharkakotasun hori udaleko egunerokoanpresente izateko asmoa ere azaldu du zerrendaburuak.

Tolosako Udalari ortzadarraren kolorea emateko ilusioz gainezka daudela adierazi du Andu Mtz. de Rituertok: “Esku eskura dugun aukera da, benetakoa. Erabakigarriak izango gara datozen lau urtetan, eta Tolosarentzat, tolosarrekin lan egiteko gogoz gaude, ilusioz gainezka”.