AKTUALITATEA


| 2020-05-04 15:52:00

Asteazken honetan, 18:30etan, Tolosako EH Bilduren bozeramaile Andu Mtz. de Rituerto elkarrizketatuko du Iñigo Asensiok etxetik. Elkarrizketa Tolosako EH Bilduren Youtubeko kanalean ikusi ahal izango da. Bizi dugun egoeraren inguruan hainbat gai landuko ditu Anduk solasaldian: udalean egindako proposamenak eta ekarpenak, aurrera begirako erronkak, egoera honek ekarriko dituen aldaketak...

Anduri galdetzeko aukera ere izango dute herritarrek. Horretarako,  galdera idatzita edo bideoan grabatuta bidali behar da 688 712 922 WhatsApp zenbakira.