AKTUALITATEA


| 2021-05-28 23:31:00

Sopelan egindako azken Osoko Bilkura telematikoan, oposizioko zinegotzi baten konexio-arazoak baliatu zituen gobernu taldeak kiroldegiko kontratuari buruzko bozketa baten emaitzak aldatzeko.
Elkarrekin Podemoseko zinegotzi baten konexio arazoen aurrean, EH Bilduk, DBTU eta Elkarrekin Podemosek puntua mahai gainen uztea edo bozketa atzeratzea eskatu zuten, eragozpen horiek konpondu arte. Gobernu-taldeak uko egin zion aukera horri, eta zinegotzia ez zegoela baliatu zuen kiroldegirako kontratu bat aurrera ateratzeko; Udalbatzaren zerbitzua ematen duen plantillaren babesik ez daukan kontratu bat aurrera ateratzeko, alegia.

«Agerian geratu da EAJk ez duela negoziatu nahi izan 20 urterako lizitazio bat eta kirol instalazioetan egindako inbertsioak bezalako gai garrantzitsu bat. Hain zerbitzu garrantzitsua ezin da alkatearen kalitatezko botoarekin onartu, adostasunak askoz handiagoa izan behar du. Azken finean, Sopelako udal kirol zerbitzua hipotekatu egin da hurrengo 4 legealdietarako», salatu du Guruzne Carrasson EH Bilduko bozeramaileak.

Egoera honen aurrean, EH Bilduk Osoko Bilkuran hartutako erabakiak udalerriaren errealitateari erantzun diezaion hartu beharreko neurri legalak aztertuko ditu.