AKTUALITATEA


| 2025-11-20 11:27:00

2021ean, Polizia Nazionalak lau sopeloztar atxilotu zituen, ustez udalerriko joko-areto baten aurkako protestetan parte hartzeagatik. Epaiketa otsailaren 4an izango da eta 32 urteko kartzela-zigorra eskatzen da (8 herritar bakoitzarentzat) eta 112.400 euroko isuna lau sopeloztarrentzat.

Sopelako EHBilduk kezka agertzen du epaiketa honek pertsona horientzat izan ditzakeen ondorio latzengatik, eta kondena-eskaera oso larriak eta guztiz neurrigabeak salatzen ditu.

Auzipetutako 4 sopeloztarrei gure babesa eta elkartasuna helarazten diegu, kondena eskaera neurrigabe horren aurka gaude, gazteen erabateko askatasuna eskatzen dugu eta Sopelan 4 gazte horiekin elkartasun-olde geldiezina sor dadin lan egiten dugu.