AKTUALITATEA


| 2023-03-07 12:08:00

Behin baino gehiagotan esan eta frogatu dugunez, gure udal-jarduera ez da udalerrira mugatzen. Oraingoan, Madrilekin zerikusia duten bi albisterekin gatoz:

  1. Jai-Alai pilotalekua: Jai-Alai frontoia eraiki zenean, eraikinaren zati batek itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoko lurrak hartu zituen, modu irregularrean, eta horrek zaildu egiten du edozein obra edo eraberritze. Agindu horretan, aurreko agintaldian egindako lanari jarraipena emanez, lurrak desafektatzeko eskatu zitzaion Costas erakundeari. Hiru urte igaro dira, eta erantzunik jaso ez dugunez, horri buruzko informazioa eskatu dugu Espainiako Senatuan. Egoera desblokeatzen ahaleginduko gara.
  2. Emakumeen Ibilbidea (Zugaitz Bidea lehen) eta Ibiltoki: Itsasadarreko paseoaren egoeraz jabetuta, 2022ko Espainiar Estatuko aurrekontuetan hauen konponketarako diru partida txiki bat lortu genuen, gerora handituko zutena. Diru partida horregaz, momentuz, martxoaren 1ean  EAOn argitaratu dutenez, dagoeneko “Plentziako udalerrian, Plentziako itsasadarraren eskuinaldeko pasealekua, geltokiko zubiaren eta portuaren artean, birgaitzeko eraikuntza-proiektuaren idazketa” kontratatu dute.

Abante goaz!