Plentzia

✂📅Plentzia eta Gorlizko anbulategietan emandako murrizketen aurrean EH Bilduk emandako pausuen kronologia

osasuna,osakidetza,murrizketak,anbulategia,gorliz | 2020-07-01 10:37:00

 

  • Maiatzaren 29an Plentziako Alkateari alkateari idazkia igorri genion, herriko osasun zentroaren egoeraren berri emanez eta eskatuz:
    • Osakidetzari baliabideak eskatzea gure herriko Osasun zentroetarako.
    • Osasun zentroko arduradunekin eta Gorlizko Udaletxearekin batera mahai bat osatzea.
  • Maiatzaren 29an bertan Gorlizko EH Bildurekin batera Uribe ESIko Kudeatzaile Zuzendariari beste idazkari bat helarazi genion. Bertan, eragile desberdinen arteko Urgentziazko mahai bat eskatzen genuen egun dauden premiazko arazoei aztertu eta aurre egiteko, besteak beste:
    • Gorlizko PAC zerbitzua mantentzea.
    • Lehen eskoletan egiten ziren txerto kanpainak orain herriko osasun zentroetan gauzatuko direnez baliabide gehiago eskatzen genituen.
    • Udan zerbitzuak indartzea eta ez murriztea.

 

  • Ekainaren 5ean Uribe ESIko Kudeatzaile Zuzendaria jaso genuen esanez, Osakidetzak ezartzen duela harremanak gauzatu behar direla zuzenean Alkateekin. 

Plentziako Alkateari erantzuna birbidali genion, eta gogoraziz, maiatzaren 29ko idazkia oraindik ez duela erantzun gogoraraziz. HILABETE BAT PASA DA, ORAINDIK EZ DUGU ERANTZUNIK JASO.

OSAKIDETZAN MURRIZKETARIK EZ

🏥✂ Gure herrietan osasun arloan emandako murrizketen aurrean Plentziako alkatesari egindako proposamena

#Plentzia eta #Gorliz|ko anbulategietan emandako murrizketak ikusita, Plentziako alkateari bere eskuhartzea eskatu diogu, egoera ahalik eta lasterren konpondu dadin.

Plentzia,Osasuna,Murrizketak,Uda,Gorliz | 2020-06-25 07:00:00

Hurrengoa eskatu diogu Elisabete Uribarri alkatesari (atxikitutako PDFan eskaera osoa):

  • Behar zehatzak aztertzeko premiazko mahai bat sortzea, Gorlizekin eta bi herrietako osasun-zentroetako arduradunekin koordinatuta. Era berean, bertan egotea eskatzen dugu.
  • Osakidetzari eskatzea sor daitezkeen zailtasunei aurre egiteko behar dituen baliabideak eman ditzala.

Egoera larria denez, eta zentroetan lan egiten duten profesionalak kolapsoaren atarian daudenez, azkar ibiltzeko eskatzen dugu, egoera konpontzeko eta eman beharreko pausoak ahalik eta lasterren jakinarazteko.

ALBISTEAK

🏥✂ Gure herrietan osasun arloan emandako murrizketen aurrean Plentziako alkatesari egindako proposamena

2020-06-25 07:00:00

#Plentzia eta #Gorliz|ko anbulategietan emandako murrizketak ikusita, Plentziako alkateari bere eskuhartzea eskatu diogu, egoera ahalik eta lasterren konpondu dadin.

📰 Sakoneran: Udal lana

2020-05-28 11:40:00

GRAFIKOAK ATXIKITA DOAN PDFan DAUZKAZUE IKUSGAI