AKTUALITATEA


| 2020-01-09 12:49:00

Dirua eskaera nahikoa ez dagoelako sobratzen dela esatea elkarteekiko errespetu falta ikaragarria da.

PSE eta PNV taldeek duten des-gobernuak prentsan egindako deklarazio publikoak ezagutu ostean, EH Bilduk egun bat lehenago emandako argudioak indartu besterik ez dira egiten. Egia bada ere 15.000€ beharrean 12.400€ sobratu direla (partidan aurreikusita zegoenaren %35,43a), diru kopuru hori oraindik ere izugarri handia dela iruditzen zaigu eta berriz ere errepikatuko dugu: dirua eskaera nahikoa ez dagoelako sobratzen dela esatea elkarteekiko errespetu falta ikaragarria da.

Pasaiak herri gisa duen giroa eta kultur aberastasuna elkarteei esker sortzen da ia ehuneko ehunean, beraz, bolondreski lanean ari diren guzti horiekiko errespetu falta handia da diru hori altxortegira kondenatzea. Are gehiago aurreko urteetako bilakaera ikusita, aldez aurretik inolako neurririk ez delako bultzatu. Eta bai, PSE-PNV, elkarteen aldetik beharra egon badago.

KULTURA ARLOKO DIRU-LAGUNTZEN BILAKAERA

URTEA

AURREKONTUA

BANATUTAKOA

SOBRATUTAKOA

2015

25.000,00€

26.000,00

-1.000,00€

2016

30.000,00€

23.985,00

6.015,00€

2017

30.000,00€

24.564,00

5.436,00€

2018

30.000,00€

22.241,00

7.759,00€

2019

35.000,00€

22.400,00€

12.600,00€

2020

25.000,00€

-

-

Aurrekontuen eztabaidan esan genuen, EH Bilduk kulturako diru laguntza lerroak zuen kopurua (35.000€) mantentzeko apustua egin nahi zuen. Baina PSE eta PNVren guraizeek 10.000€ eraman dituzte aurten hasi den urte berriari begira. Iritsiko al da aurtengo aurrekontua?

Arazoa kudeaketan dago.

Arazoa ez da elkarteek dirurik eskatzen ez dutela. Edota eskaera nahikoa ez dagoela. Arazoa kudeaketan dago. PSEko ordezkari eta kultura zinegotzi den Jorge Aguayok hau badaki, kultur teknikariek hainbatetan adierazi dutelako. Honen aurrean zer? Konponbide bat bilatu? Entzungor egin eta aurrera. Ez dago irizpideen inguruko birplanteamendurik eta aurten “sobratutako” diruarentzako planteamendurik guk batzordean eskatu bezala.

Beraz, PSE-PNVren paralisia eta gaiari irtenbide adostu bat emateko nahi eza ikusita, Pasaiako EH Bilduko udal taldea, Pasaiako lehen indar politiko gisa, lanean jarriko da diru-laguntza modelo berri bat elkarteekin batera landu eta gainontzeko taldeei proposatzeko. Baita elkarteei diru-laguntza horiek eskatzeko bideak errazteko formulak aztertu eta beharrezkoa duten formazioa helarazteko.

Herrian kultur aberastasun handia dugu eta ezin diogu inolaz ere hori babesteari uko egin.