AKTUALITATEA


| 2020-07-02 13:20:00

Datorren uztailaren 3an, ostirala, EH Bilduk kanpaina ekitaldia egingo du Antxoko Ibaiondo pilotalekuan arratsaldeko 19:00etan.

Uztailaren 12an Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak ospatuko dira, baina, honen aurretik EH Bilduk Pasaian egingo du eskala ohorezko bi gonbidaturekin: Nerea Kortajarena - EH Bilduko legebiltzarkidea eta Gipuzkoako 2. hautagaia – eta Bel Pozueta – Diputatuen Konresuan (Madril) Nafarroako ordezkaria - .

Maddalen Iriarte lehendakarigaiaren konpromisoak ezagutzera emateko prest datoz bi gonbidatuak. Horien artean:

  1. Osasun publikoa indartzea.
  2. Kalitatezko enpleguaren aldeko ituna.
  3. Industriaren sendotzea.
  4. Adinekoak eta zaintzaileak zaintzeko proposamena.
  5. Bizitza duinen aldeko apustua.
  6. Etxebizitza eskubidea denontzat.
  7. Larrialdi klimatikoari aurre egitea.
  8. Hezkuntza sistema eraberritzea.
  9. Euskara eta kulturarekiko konpromisoa.
  10. Justiziaren aldeko konpromisoa.
  11. Estatus Politiko berria lortzeko konpromisoa.

Pasaiako EH Bilduko kideok dei egin nahi diegu pasaitarroi ekitaldira gertura daitezen. Segurtasun neurriak beteko dira (distantzia soziala eta musukoen erabilera, besteak beste) eta ekitaldian bertan EH Bilduren proposamenak lehen eskutik ezagutzeko aukera egongo da.

Pasaian #PREST gaude!! Maddalen Iriarte, zure Lehendakaria.

EKITALDIAREN KARTELA: