AKTUALITATEA


| 2025-09-17 10:57:00

Udal aurrekontuen bitartez, urte oso batean zehar Orozkoko Udalak egingo dituen ekintzak zehazten dira, eta, hau, ondorioz, errelebantzia handiko erabaki bat da.

Orozkoarren parte-hartzeari garrantzia eman nahi baldin bazaio, eta, herritarren hitza erdigunean jarri nahi baldin bada, Orozkoko Udalak aurrera eramango dituen politika publikoak herritarrekin batera eta herritarren eskutik zehaztea garrantzitsua da.

Herritarrek proposamenak edo ekarpenak aurkezteko aukeraz haratago eta Udal Gobernu Taldera eta oposizioa barneratzen duen korporaziora mugatu ordez, udal aurrekontuen lanketan Orozkoko elkarte, eragile eta herritarrak modu aktiboan kontuan hartzea beharrezkoa da. Proposamen hauen helburua, parte-hartzea sustatzea ez ezik, gardentasuna bermatzearen eta Udal ireki baten alde pausoak ematea da.

1. Udal aurrekontuak zehazteko, prozesu partehartzaile baten barruan, aurrekontuen zirriborroa publiko egin eta herritarrei helaraztea edo aurkeztea.
2. Bilera irekien bitartez, aurrekontuei orozkoarrek egin diezaieketen ekarpenak jasotzea.
3. Herritarren proposamenetarako diru-partida zehatz bat zabaltzea.
4. Hiru hilabeterik behin, urteko ekintzen edo aurrekontuen exekuzioaren berri ematea.
5. Agintaldi Plana osatu, publikatu eta orozkoarrei helaraztea.