AKTUALITATEA


| 2025-11-24 08:52:00

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu du Orozkoko Udalak azaroko udal osoko bilkuran Maderas de Llodio-ko langileei elkartasuna adierazi eta Garnica Taldeak egin dituen enplegu-erregulazioko espedienteak eta kaleratzeak errefusatzeko.

Era berean, Orozkoko Udalak Maderas de Llodio-ko langileei babesa eman die euren borrokan, eta gatazka honen ondorioz egiten diren mobilizazioak babestu ditu enplegu-erregulazioko espedientearen aurka, Maderas-en eta Aiaraldean lanpostuak defendatzeko eta industria-jarduerari eusteko.

Orozkoko udalbatzak, azkenik, Aiaraldeko desindustrializazioaren eta enplegu-suntsiketaren inguruko kezka adierazi du, eta Eusko Jaurlaritzari eta Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu die Aiaraldea Suspertzeko Planak garatuz behar diren neurriak har ditzaten Aiaraldean enplegu gehiago suntsitu ez dadin eta Maderas de Llodio-ko lanpostuak defendatu ditzaten.