AKTUALITATEA


| 2026-07-15 08:17:00

Henry Mendez abeslariak publikoki egindako adierazpenetan denok ikusi ahal izan dugun bezala, babes eta animo mezua helarazi dio emakume bat bortxatzeagatik 10 urteko kartzela zigorra jaso duen Rafa Mir futbolariari eta Voxeko burua den Abascali botoa ematea eskatu izan du bebai.

Adierazpen eta jarrera hauek onartezinak dira eta matxista eta faxista den pertsona bat ez da inoiz ongi etorria izango gure herrian. Horregatik, Henry Mendezen kontzertua bertan behera uztearen erabakia babestu eta txalotu egiten dugu.

Ez da Orozkora faxistak gonbidatzen dituzten lehen aldia, gogoratu dezakegu, 2021eko abuztuan, Orozkoko Udalak eta Bilboko Klub Taurinoak Juan José Padilla toreroa ekarri zutela hona hitzaldi bat ematera. Eta orduan ere, gogor kritikatu genuen erabakia.

Ez dugu onartuko eskubideen kontra, emakumeen eta LGTBIQ+ kolektiboko pertsonen kontra, erasotzaileen alde, faxismoaren alde eta indarkeria matxistaren alde posizionatzen direnei orozkoar guztion dirua, ahotsa eta tokia ematea. Kontzertua bertan behera uztea erantzun antifaxista eta feminista bat ematea da eta hori da Orozkon erakutsi dugun konpromisoa. Jaiak askatasunean eta berdintasunean gozatu nahi ditugulako.

Beste alde batetik, beharrezkoa ikusten dugu Udaletik antolatzen diren ekintzetan euskararen presentzian arreta jarri eta hausnarketa bat martxan jartzea. Ezin delako gertatu udalerri euskaldun bateko Udal batek gaztelera hutsezko ekintza gehiago antolatzea euskarazkoak baino. Orozko udalerri euskalduna izaten jarraitzea behar dugulako eta euskaraz bizi nahi ditugulako.