AKTUALITATEA


| 2021-06-15 09:26:00

1. Orozkoko Udalak aho batez adierazten du atsekabea duela pertsona bat hil zelako lan-istripu batean, 2021eko ekainaren 10ean. Doluminak helarazi nahi dizkie hildako langilearen familiari, lagunei eta lankideei. Era berean, lan-istripuen aurkako salaketa argitaratu du, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Osalanek heriotzaren inguruabarrak argitzeko eskatu du, senideei eta hurbilekoei informazioa eman ahal izateko.

2. Orozkoko Udalak agerian utzi nahi du lan-prekarietateari aurre egiten jarraitu behar dela, kosta ahala kosta lan-istripuak saihestu behar direla, laneko segurtasunak lehentasuna izan behar baitu edozein lan-motatan. Ezinbestekoa da laneko osasunari eta laneko segurtasunari buruzko kanpainak bultzatzen jarraitzea, bai eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak betetzea eskatzea ere, batez ere lan-prekarietate argiko egoeretan.

3. Horregatik guztiagatik, berriro eskatzen die erakunde guztiei lan-arriskuen prebentzioari buruzko jardunbide egokiei buruzko proiektuak egiten jarrai dezatela, lan-administrazioarekin eta erakunde sindikal eta patronalekin koordinatuta, bai eta laneko segurtasun eta osasunaren aurkako delituak pertsegitzeko eta ikuskapeneginkizunak areagotu eta hobetzeko ere.

4. Orozkoko Udalak, halaber, bat egiten du istripu hilgarri hau salatzeko eta hildakoaren familiari elkartasuna eta babesa adierazteko ekimenekin, eta herritarrak animatu nahi ditu EKAINAREN 15EAN, 19:00ETAN, GASOLINDEGIAN egingo den kontzentrazioan parte hartzera.

5. Orozkoko Udalak bandoaren bidez eta Orozkoko herritar guztiei ohikoak zaizkien bitarteko guztiak erabiliz ezagutarazi eta zabalduko du adierazpen hau.