2020tik Bilbo eta Urduña lotzen dituen linea egunero kalitatea galtzen ari dela ohartarazi dute, izan ere, zirkulazioak etengabe ezabatzen dira eta hau Renferen Twitterreko kontutik baino ez da jakinarazten, denbora-tarte oso gutxirekin eta bidaiariei arazo ugari sortuz.
Orozkoko eta eskualde osoko herritar askok trenbideko garraio publikoa beharrezkoa dute ikastera, lanera edota eskualdeko beste herriekin edota Bilborekin lotzeko.
Hori dela eta, honako eskaerak egin ditu Orozkoko Udalak:
1. Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari (MITMA) eta RENFEri pandemiaren aurretik zeuden tren bidezko zirkulazioen ordutegiak eta kopurua berrezartzeko eskatzea.
2. Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari (MITMA) eta RENFEri Bizkaiko eta Arabako aldirietako herrigunean C3 linean tren-zerbitzu lehiakorra eta Arabako herritarren premiekin bat datorrena bermatzeko eskatzea.
3. Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari (MITMA), RENFEri eta ADIFi plantillak gehitzeko eskatzea, aurreko puntuetan eskatutakoarekin bat datorren garraio-zerbitzua eskaini ahal izateko.
4. Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari (MITMA) lehenbailehen eskatzea Renferen aldirietako zerbitzuaren eskumena Eusko Jaurlaritzari transferitzeko.