Albisteak

Nafarroako eta Iruñeko Mahai Politikoek proposatutakoak izan dira Nafarroako eta Iruñeko zerrendaburu izateko aurkeztutako hautagaitza bakarrak


Hautagaiak aurkezteko epea atzo, maiatzak 8, amaitu ondoren, Laura Aznal eta Ioseba Asiron izango dira Nafarroako eta Iruñeko zerrendaburuak

| 2022-05-09 11:09:00

EH Bildu Nafarroako Mahai politikoak Laura Aznal proposatu zuen datozen hauteskundeetarako Nafarroako Parlamenturako zerrendaburu. Iruñeko Mahai politikoak Joseba Asiron aurkeztu zuen Iruñeko Udalerako zerrendaburu.

Datozen maiatzaren 12, 13 eta 14an EH Bilduren oinarriek aurkeztutako hautagaitzak bozkatu beharko dituzte, EH Bilduren barne araudian jasotzen den bezala.