AKTUALITATEA


| 2019-05-13 15:03:00

Politika fiskalak printzipio jakin batzuei heldu behar die: gardentasuna, ekitatea, progresibitatea eta nahikotasuna. Horrela, hurrengo legegintzaldirako helburua da 2015etik abian dagoen erreforma fiskala sendotzea. Erreformak aukerak ekarri ditu errekaudazioan eragiteko, zerbitzu publikoen matenurako. Beste batzuek hori desegin nahi duten bitartean, guk mantendu ez ezik sakondu ere egin nahi dugu. Horrela, bereziki, elkarte zergan ikusten dugu aukera eta planteatuko genuke enpresek jasotzen dituzten etekin fiskalak berraztertzea.
Bestetik, klausula batzuk sartzea ere badago, enpresen deslokalizazioari aurre egiteko eta kalitatezko enplegua bermatzeko, soldata arrakala gainditzeko.
Era berean, fiskalitate berdean urrats handiagoak emateko anbizio handiagoa izan beharko dugu; ingurugiroarekin kaltegarriak diren jarduerak zerga bidez grabatzeko eta errespetuz aritzen direnak saritek.
Pertsonen gaineko zergari dagokionez, planteatzen dugu 16.000 euroko errentatik behera dituzten pertsonek errenta aitorpena egiteko beharrik ez izatea, eta lan eta capital errenta ekiparatzea.
Gehien dutenek ordaindu behar dute eta horre alde egiten jarraituko dugu, iruzur fiskalaren aurkako borrokarekin batera.
Burujabetza ekonomikoko lehendakaritzaordea sortzea planteatzen dugu, Nafarroak bere eskumenak baliatzeko politika fiskaletan.