AKTUALITATEA


| 2019-10-04 16:36:00

EH Bilduk proposamen bat eraman du instituzio guztietara larrialdi klimatikoaren deklarazioa onar dezaten eta, horri jarraiki, politika publikoak egokitu ditzaten klima aldaketaren kontra egiteko eta haren efektuak saihesteko. Proposamen hau Lagran eta Arraia-Maeztuko udaletan eztabaidatu da aste honetan emaitza ezberdinekin.

 

Lagran izan da larrialdi klimatikoaren deklarazio propioa egin duen eta aldaketa klimatikoari aurre egiteko konpromiso zehatzak hartu dituen Mendialdeako lehen udalerria. Modu berean, klima aldaketa eragiten duten udal eskumeneko faktore guztien inguruko diagnosi bat egingo da, ondoren, herritarren, kontzejuen eta beste edozein eragileren ekarpenak barne bilduko dituen plangintza bat osatzeko. Erronka baten aurrean gaude, larrialdi klimatikoaren inguruko eztabaida instituzio guztietan eman behar da eta, udal esparrua gainditzen dituzten lanak baditugu ere, egoerak partekaturiko esfortzu bat eskatzen duesan du Urtzi Gaintzarainek, Lagrango EHBilduko zinegotziak.

 

Mozio honen eztabaidak ez du ibilbide berdina izan Arraia-Maeztuko udalan. Bertan, gobernu taldeak aurkeztutako zuzenketa onartu da eta, ondorioz, eztabaida ez da EHBilduren mozioak jasotzen dituen terminoetan eman. EH Bilduk ez du zuzenketa babestu Eusko Jaurlaritzak egindako deklarazioari atxikimendua ematera mugatzen delako “Eusko Jaurlaritzak nahi dituen deklarazioak egin ditzake, baina gu ez gaude hemen Eusko Jaurlaritzak egin duen adierazpena baloratzeko. Ezin diogu bizkarra eman instituzio bezala daukagun erantzukizunari nabarmendu du Ruth Ibisatek, EHBilduko bozeramalea Arraia-Maeztun. Beste aldetik, testuan jasotzen diren terminoak kritikatu dituzte, behin eta berriz aipatzen delako klima aldaketa arintzeko eta klima aldaketari egokitzeko konpromisoak hartu behar direla. EH Bilduren ustetan, hau intentzio-deklarazio argia da “ulertu dezakegu ez dagoela klima aldaketari aurre egiteko intentziorik eta etorriko denari egokitzera mugatuko garelagehitu du Ibisatek.