AKTUALITATEA


| 2023-03-29 10:59:00

Pasa den urteko abuztuan, EH Bilduk mozio bat aurkeztu zuen Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegiturak eta Mugikortasun Sailari A-3130 errepidean kamioien trafikoa handitzeak sortzen dituen arazoak konpondu ditzala eskatzeko. Aurkeztutako testuan jasotzen denez, Urizaharreko meategitik Errioxara doazen kamioiak, Lagran eta Bernedo udalerriak zeharkatuz, baimendutakoa baino abiadura handiagoan pasatzen dira, eta, segur aski, tona horretako ibilgailuak jasateko proiektatu ez zen errepide batetik. Hau guztia ondoeza eragin du bizilagunen artean, kamioiek sortzen duten zarata jasateaz gain, ez baitira seguru sentitzen kamioen abiaduragatik. Horri guztiari errepidea bera jasaten ari den narriadura gehitu behar zaio.

 

Mozio horri erantzunez, osoko bilkuran aho batez erabaki zen Arabako Foru Aldundiari eskatzea beharrezkoak diren lanak egin ditzala herriko sarreran dagoen abiadura-radarra berrezartzeko eta aurreko guztiarekin zerikusia duten hainbat gairi erantzuteko. Hala ere, eta 8 hilabetez zain egon ondoren, Udalak ez du Aldundiaren erantzunik jaso. “Uste dugu egoera oso larria dela Aldundiak gaian esku har dezan. Kezkatzen gaitu ibilgailu horien abiadurak Lagran eta Villaverde herriak zeharkatzen dutenean, eta sortzen duten inpaktu akustikoak” adierazi dute Urtzi Gaintzarain-ek eta Oskar Korres-ek, Lagrango Udaleko EH Bilduko zinegotziek.

 

Gainera, EH Bilduk alternatibak jarri ditu mahai gainean, hala nola trafiko astuna beste bide batzuetatik bideratzea. “Espero dugu Aldundiak entzutea, azkar jardutea eta arazo horri behin betiko irtenbidea ematea” gehitu dute koalizioko ordezkariek”