EH Bilduk mozio bat aurkeztu du Bernedoko Udalak administrazio izapideetarako eta zerbitzu desberdinetarako sarbidea udalerrian bizi diren pertsona guztiei errazteko mekanismoak gaitu ditzan. Izan ere, Bernedok hamaika herri ditu 130 km2-tik gorako hedaduran banatuta. Horregatik, bizilagunetako batzuek distantzia luzeak egin behar izaten dituzte eguneroko administrazio izapideak egiteko. Arluzean edo Markinezen bizi diren pertsonak Bernedotik 25 kilometrora bizi dira, eta Okinaren kasuan, distantzia hori bikoiztu egiten da. Horri gehitu behar zaio udalerriaren beraren errealitate demografikoa. «Bernedon adineko pertsona asko bizi dira, eta, kasu askotan, zailtasunak dituzte modu autonomoan lekualdatzeko, eta, gainera, gabezia handiak daude eskualdeko garraioari dagokionez», adierazi du Ugaitz Zuazo Bernedoko Udaleko EH Bilduko zinegotziak.
Hala, EH Bilduren ustez hiru dira azpimarratuko behar diren puntuak : zerbitzu anitzetako operarioaren figura sortzea, Udalaren eta Administrazio Batzarren berezko lanez gain, banaketa zerbitzuak egiteko; aukerak aztertzea, aurrez aurreko izapidetze administratiboa urrunen dauden biztanleei hurbiltzeko eta herritarrei Kudea>go! Aplikazioa eskaintzea. Aplikazio horrek aukera ematen du eskualde osoan bidaiak partekatzeko eta mugikortasun iraunkorra sustatzeko
EH Bildu jakitun da Arabako landa eremuaren errealitateaz, baina baita errealitate horrek Bernedoko bizilagun askorentzat dakarrenaz ere. «Proposamen honekin eztabaida ireki nahi dugu Udalean, bizilagunen parte hartzearekin, dauden zailtasunak aztertzeko eta horren arabera alternatibak eskainiz», gaineratu du Zuazok