AKTUALITATEA


| 2023-11-25 07:25:00

Euskal Herria Bildu udal taldetik, alkatearen gardentasun falta salatu nahi dugu, ez baitigu partekatu UE-21 unitatearen garapenari buruz garrantzitsutzat jotzen dugun informazio guztia, non hiriarentzat interes artistiko-ondarezkoa duen afaritegi modernista bat dagoen.

Urriaren 27an iritsi zen Nafarroako Gobernuaren Ondare Historikoaren Zerbitzuaen txosten bat udaletxera, baina ez da elkarbanatu azken hilabetean egin diren lan-mahaietan eta hirigintza-batzordeetan. Ruiz de Alda andreak esklusiboki erabili du, bere komenientzian oinarrituta, eta ez zuen aipatu Nafarroako ondare kultural, artistiko eta monumentala errespetatu eta mantentzeaz arduratzen den erakundeak egindako txostenaren eduki osoa. Txosten horretan, afaritegi hori mantentzearen garrantzia nabarmentzen da.

Gai hori behin eta berriz errepikatu da azken hilabeteetan, baita urteetan ere, Lizarrako udal-politikan, eta beti egon da eraikinaren osotasuna babestuko zuen txosten eztabaidaezin bat izateko beharrak baldintzatuta.

Nafarroako Gobernuaren Ondare Historikoaren Zerbitzuak txosten hori egin ez arren, bai EH Bildu Lizarrak, alkatetzatik, bai hirigintza-sustatzaileak konpromisoa hartu genuen hiriarentzat oso interesgarria iruditzen zaigun eraikin bat mantentzen saiatzeko. Helburu horrekin, eta bi aldeek lan handia eginda, bi aukera ezberdin aurkeztu ziren hura salbatzeko eta unitatean integratzeko, baina bi aukeretako batek ere ez zuen lortu udal-gehiengoaren babesa.

Are gehiago, Ruiz de Alda andreak berak oposiziotik argudiatzen zuen ez zegoela eraikina babestuko zuen legezko figurarik, ezta inolako txosten erabakigarririk ere, eta egin behar zena babes hori sortzea zela, bere taldea afaritegia mantentzearen aldekoa baitzen.

Bada, UPN eta Ruiz de Alda andrea gobernatzen ari dira orain, eta oposiziotik defendatzen zuten babesa sortu beharrean, unitatea garatzen jarraitzea izan da haien erabakia, afaritegi modernistatik isolatutako elementu txiki batzuk kontserbatuz, erabat eraitsi aurretik. Hori izan zen batzorde batean azaldu ziguten jarrera. Batzorde horretan, gainera, Nafarroako Gobernuaren Ondare Historikoaren Zerbitzuari beste kontsulta bat egin zitzaiola jakinarazi ziguten, salbatzen saiatu beharko luketen eraikuntzako elementu garrantzitsuenak defini zitzan.

Erakundeak txosten bat igorri zion Udalari joan den urriaren 27an, joan den astelehenean, azaroaren 20an, egindako lan-bileran jakinarazi ez zitzaiguna. EH Bilduk egin behar izan du gaur, azaroak 24, Hirigintza Batzordean, Ondarearen Zerbitzuen aldetik erantzunik egon ote den galdetzean, Vianako Printzearen txosten bat, eraikin hori mantendu egin behar dela argi eta garbi adierazten duena, gainerako kideei helaraztea eta jakinaraztea lortu duena.

Txosten horretan, Ondare Historikoaren Zerbitzuak "... beste behin ere adierazi nahi du eraikinaren interesa osotasunean, arkitekturan, pinturetan, dekorazio-elementuetan eta abarretan datzala, eta testuingurutik aterata interes historiko-artistikoa galtzen dutela". Era berean, ohar argi bat irakur daiteke: "... hasiera-hasieratik gomendatu diogu Lizarrako Udalari afaritegia izeneko eraikina kontserbatzea...", eta adierazten du "Udal Plan Orokorraren katalogoan sartzea tokiko garrantzia duen ondasun gisa", eta ondorioztatzen du "aukera onargarri bakarra elementu arkitektoniko hori osotasunean kontserbatzea (...) litzatekeela, beharrezko neurriak hartuta".

EH Bilduk Nafarroako Gobernuaren Ondare Historikoaren Zerbitzuaren irmotasuna eskertuko zukeen lehenago. Hilabete askotako lana izan da gure taldearena, sustatzailearekin batera, afaritegiari eusteko alternatibak bilatu dituen talde bakarra izanik Ondare Historikoaren Zerbitzuak orain emandako txostena bezain txosten eztabaidaezinik gabe ere.

Era berean, egungo alkate eta Hirigintza arloko presidentearen jarrera salatu nahi dugu; izan ere, arkitekta lanbidez, oposiziotik jarrera bat defendatzen zuen eta gobernutik modu desberdinean jokatzen du.

Baina, batez ere, oso larria iruditzen zaigu, jasotako azken txostena gorabehera, UE-21 unitatearen garapenarekin jarraitzea erabaki izana, horretarako afaritegiaren eraispena aurreikusiz, hiriaren ondare arkitektoniko eta artistikoarekiko errespetu falta erakutsiz.

Amaitzeko, EH Bildu Lizarrak adierazi nahi du bera izan dela beti afaritegia mantentzearen alde lan egin duen talde bakarra, sustatzailearekin batera, horretarako alternatibak aurkeztuz, baita Nafarroako Gobernuaren Ondare Historikoaren Zerbitzuaren azken txosten hori gabe ere. Horregatik, Erakundeak eraikinaren mantentze-lanengatik egiten duen defentsa sutsua ikusita, eta beti erakutsi dugun jarrerarekin jarrraituz, iragarri nahi dugu ez dugula unitatea garatzeko inolako aukerarik babestuko, baldin eta haren barruan eraikina erabat mantentzea aurreikusten ez badu.