Joan den asteleheneko batzordean gertatutakoaren ondorioz dator adierazpen hau zeinetan puntu morerako kanpoko enpresa bat kontratatzeko erabakia eta, batez ere, edalontzi-estalkiak erosteko erabakia azalerazi zen.
EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek erabat errefusatu dute Berdintasun Saileko presidenteak edalontzi-estalkiak erosteko hartutako erabakia. Ekintza horrek atzerapauso nabarmena suposatzen du emakumeak ahalduntzeko politiketan eta azken hamarkadetan ikuspegi feministatik garatutako berdintasun-politiketan.
Izan ere, ekintza horrek emakumearengan, haren erantzukizunean eta beldurraren kulturan jartzen du fokua, eta adierazpenas sinatzen dugun taldeek erabat arbuiatzen dugu hori. Udalak babesa eman behar die emakumeen askatasunerantz urratsak egiten dituzten dinamikei, eta ez, norberaren babeserako neurriei, alerta eta beldur sentimenduak sortzen dituzten neurriei, harremanak eta espazio publikoen erabilera mugatzen baitituzte. Era berean, Nafarroako Toki Entitateen eta Toki Ekintzako Taldeen Berdintasun Teknikarien Sarea publikoki aurka agertu den ekintza da.
Honetaz gain, oposizioko taldeek batzordean bertan kritikatu egin zuten Kantabriako enpresa bat kontratatu izana Puyko jaietan gune morea jartzeko. Lan hori hiriko kolektiboek eta elkarteek egin izan dute, bai eta gertuen dauden enpresek ere, inguruko ekonomia sozial eta zirkularraren aldeko apustua eginez.
Guzti horri gehitu egiten zaio UPNk aspaldi berdintasun-sustatzaile bat ez kontratatzearen erabakia, joan den legegintzalditik ezarrita zegoena eta berdintasun-teknikariaren eskumenak ez diren funtzioak beteko lituzkeenak. Eskaera hori osoko bilkuraren gehiengoak onartu du, eta UPNk, Ruiz de Alda buru dela, etengabe baztertu du.
Amaitzeko, EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek ez dute baztertzen maiatzeko osoko bilkurarako mozio bat aurkeztea, aurretik aurkeztutako aldaketak onartuz, eta berriz ere jarrera aldaketa eskatu diote Nafarroako Parlamentuko presidenteari berdintasun politikak erdigunean jartzeko, eztabaida politikotik urrun.