AKTUALITATEA


| 2025-06-26 05:25:00

Udal talde hauek Israelek Gazan egindako genozidioa salatzeko astez aste egiten
duen lana balioesten dute, baita Lizarran kultur aniztasunaren alde egindako urratsak
ere.

Lizarra Harrera Hiria azken urteotan migratzaileekiko elkartasunaren eta
kulturartekotasunaren alde egindako lan nekaezinagatik nabarmendu da. Hala, urteak
daramatza gure jaien programazioan parte hartzen, kulturartekotasunari ikusgarritasuna
emanez eta Lizarrako jaietako asteazkenetan egitarauaren jarduera dinamizatuz.
Bestalde, proposamena egin duten taldeek uste dute Lizarra Harrera Hiriak, YALA Nafarroa
Palestinarekin dinamikaren barruan egindako lana balioesteko unea dela. Dinamika horrek
herri palestinarrari elkartasuna adierazten dio, bakearen alde eta Gazan egiten ari diren
genozidioa salatzen du.

Euskal Herria Bildu eta Contigo-Zurekinek uste dute bultzada hau gure hiriko kolektiboek eta
elkarteek Lizarran egunerokoan egiten duten lana nabarmendu behar den une honetan
datorrela, baita gure jaietan jarduerak dinamizatzen eta antolatzen egiten duten lana ere.

Azkenik, nabarmendu dute aurtengo jaiak jai eta errespetu-giroan egiteko lehen urratsa izan
daitekeela, horietan parte hartzen duten kolektibo eta elkarte guztien beharrizanak kontuan
hartuta, eta tradizionalki bereizi dituen izaera herrikoia eta parte-hartzailea ematen dietela.