AKTUALITATEA


| 2026-11-06 13:09:00

Lezoko Mahai Politikoak Mikel Arruti Salaberria proposatu du orain arte EH Bilduren proiektuan egin duen ekarpenagatik. 2023. urteko udal hauteskundeetan Mikel zerrendaburu zela, talde subiranistak babes zabala izan zuen. Handik urtebetera egin ziren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EH Bildu lehen indarra izan zen, udalerrian ezkerreko subiranismoaren goranzko tendentzia finkatuz.

Mahai Politikoak bereziki nabarmendu ditu Mikelen gertutasuna, konpromisoa eta ibilbide politikoa. Herria sakon ezagutzen du, eta harreman estua du bertako eragileekin eta herritarrekin. Ezaugarri horiek ezinbestekotzat jotzen ditu Mahai Politikoak, herritarren beharrei eta kezkei erantzuteko eta Lezoren etorkizuna herritarrekin batera eraikitzen jarraitzeko.

EH Bilduk ilusioz eta gogoz begiratzen die datozen urteetako erronkei. Legegintzaldi honetan abiatutako bideari jarraitzeko borondate sendoa du, egindako lanean sakonduz eta urrats berriak eginez. Izan ere, Lezo gero eta bizigarriagoa, bidezkoagoa eta herritar guztientzat hobea izango den herria eraikitzeko bidea badagoela sinetsita dago.

Mahai Politikoaren iritziz, Mikel Arruti Salaberria da bide horri jarraipena emateko pertsona egokia. Bere esperientzia, herriarekiko konpromisoa eta herritarrekin lan egiteko gaitasuna oinarri hartuta, Lezok dituen erronkei erantzuteko eta hasitako proiektua indartzen jarraitzeko pertsona aproposa dela uste du.