Udalak Iparagirre zeharkaleko zaborren biltegia lekuz aldatzeko nabe baten alokairua kontratatzeko espedientea hastea onartu du.
25 urtez etxe ondoan instalazio osasungaitz bat izan ondoren, berandu eta hauteskundeak baino lehen udalak fitxa bat mugitzea lortu dute. Ezina ekinez egina.
Lekualdaketa hau udalerriko auzo txiki honen mobilizazioaren, borrokaren eta aldarrikapenaren emaitza da. Baita EH Bilduk Udalean egin duen etengabeko lan eta interpelazioari ere.
Alokairuko nabe bat behin-behineko urrats gisa onartzen dugu, baina dagoeneko jakinarazi nahi dugu hurrengo HAPOk premia hori kontuan hartu beharko duela eta osasun publikoaren eta komunikazio onen ikuspegitik egokienak diren lurzoruak identifikatu beharko dituela, udalaren jabetzakoak izan beharko dutenak. Egiturazko beharra bada, ezin ditugu lurrak bizitza osorako alokatu.
Era berean, jakinarazi nahi dugu auzotarren salaketa publikoaren ondoren, eta EH Bilduren ekimen instituzionalaren ondoren, Burger Kingi bi zehapen-espediente irekitzea lortu dugula, asteburuetan goizeko 6ak arte irekitzeagatik, eta ordutegia araudiaren aurkakoa da. Udal agintariei eskatzen diegu ordutegirik errespetatu gabe irekita jarraitzen badute, neurri zorrotzagoak har ditzatela bizilagunen atsedenerako eskubidea bermatzeko.