AKTUALITATEA


| 2025-06-06 16:07:00

Joan den asteburuan, talde faxistek gorroto-mezuak zabaldu dituzte gure udalerrian, pegatinen bitartez, Pinuetako kaleetan, zerbitzu publikoetan eta Betiko Ikastolan.

Ez da gertaera isolatua, adierazpen ultraeskuindar edo faxistetatik demokrazia eta gizarte osoaren adierazpen-askatasuna ikaratu eta mugatu nahi dituzten larderia-kanpainak dira. Euskararen, migrazioen eta euskal erakundeen aurkako gorroto mezuak oraingoan. Emakumeen, sexu-aniztasuna duten pertsonen edo abertzaleen aurkako beste batzuetan.

Lehenik eta behin, txalotu egin nahi dugu berehala eta borondatez gorroto mezu faxistak gure udalerriko kaleetatik ezabatu zituen jendeari.

Gainerako indar politikoei proposatu diegu adierazpen instituzional bat egitea gertakari horiek arbuiatzeko, eta horretarako proposamen bat bidali diegu gainerako indar politikoei.

Gure harridurarako (eta segur aski herritar gehienentzat), EAJk eta PSEk testua aldatu dute, eskuin muturra eta faxismoa salatzen zituzten esamolde zehatzak ezabatuz, eta estremismo zehaztugabe batengatik aldatuz.

Eskuin muturra Europan hazten ari den egoera honetan, eta eskubideak murrizteko eta demokraziari erasotzeko mehatxua dagoenez, argi eta garbi salatu behar dira haren gorroto-adierazpenak, eta ez zehaztea argi etagarbi, adierazpen ultraeskuindar eta faxista horiek gure gizartean dakarten mehatxua, jarrera arduragabea iruditzen zaigu, eta horregatik erabaki dugu ez babestea EAJk eta PSEk proposatutako adierazpen instituzional alternatiboa.

EH Bilduk faxismoari aurre egiten jarraituko du, bai erakundeetan, bai kalean, eta elkarbizitzaren eta ideia ezberdinen errespetuaren aldeko lanean erreferentzia izango den Leioaren alde egiten jarraituko dugu, eztabaida soziala, herritarren parte-hartzea eta demokrazia sustatuz.