Uztailaren 7an egin zen Leioako Udala antolatzeko osoko bilkura. Osoko bilkura horretan erabaki zen Informazio Batzordeen maiztasuna eta osaera, osoko bilkuren aldizkakotasuna finkatu zen, eta era berean finkatu zen ze ordezkariak dedikazio esklusiboarekin edo partzialarekin liberatuta egongo diren eta haien soldata zein izango den.
Hauek izan ziren EH Bilduren proposamenak osoko bilkura horretan:
Alkatetzaren eta zinegotzi liberatuen ordainsariak. Leioako alkateak ia 77.928.90 €kobratuko ditu urtean (311.000 €baino gehiago 4 urteko agintaldian). Zinegotzi liberatuek 66.239.56 €kobratuko dituzte dedikazio esklusiboko eta 33.119.78 €liberazio partzialeko urtean. Gobernu-taldeak 6 liberatu izango ditu (4 dedikazio esklusibokoak eta 2 dedikazio partzialekoak). EH Bilduk, oposizioko lehen talde gisa, dedikazio esklusiboko liberatu bat izateko eskubidea du legez, eta bere soldata urtean 56.303.63 eurokoa da.
Soldata horiek 1.400.000 eurotik gorakoak izango dira agintaldiko 4 urteetan. Soldata hauek % 20 murriztea proposatu du EH Bilduk. EAJk, PSEk eta PPk atzera bota zuten proposamena.
EH Bilduren proposamenarekin 120.000 euro baino gehiago aurreztuko ziren agintaldi osoan.
EH Bilduk udal osoko bilkurak eta informazio batzordeak arratsaldez egitea proposatu zuen. Helburua argia da: herritarren parte-hartzea erraztea. Horrela izan da historikoki 2019ra arte, EAJk eta PSEk goizera pasatzea erabaki zuten arte. Gure proposamena atzera bota dute EAJk eta PSEk.
Era berean, oso iraupen laburreko osoko bilkurek, hala nola hauteskunde-mahaien zozketak, minutu bat baino gutxiago irauten dutenek dietak kobratzeari uztea proposatu genuen. Proposamen hori ere baztertu egin zen.
Informazio Batzordeen osaera:
Uste dugu ez diotela osoko bilkuraren ordezkaritza proportzionalari erantzuten. Onartutako alkatetza-proposamenean EAJk 9 ordezkaritik 4 izatea planteatzen da. Ordezkaritzaren % 45, osoko bilkuran eta botoetan % 38 denean.
EAJk ordezkari bat gutxiago izatea proposatu genuen, osoko bilkuraren ordezkaritzarekiko proportzionalagoa dena. Gobernu taldeak atzera bota zuen proposamena.