Gobernu Taldeak dokumentuaren irakurketa interesatua sustatzailearen defentsa argitaratu dituenez, EH Bildu Leioak honako hau uste dugu:
1.- ATUTXA TALDEAREN proposamenak gure udalerriko ingurune naturalaren defentsan elkarteek eta norbanakoek duten jarduera legitimoa baldintzatu nahi du.
2.- Kontua ez da zenbat metro koadro babesten ditugun eta zenbat uzten ditugun babesik gabe. EH Bilduk ezinbestekotzat jotzen du herrian ditugun lurzoru urbanizaezinak eta babes berezikoak defendatzea. Planteatzen dugu proiektua bateraezina dela programatuta dagoen eremuarekin.
3.- Enpreak aurkeztutako idazkiak makilaren eta azenarioaren estrategiari erantzuten dio, horretarako aukerarik ez duten lurretan kiroldegi pribatu bat eraiki nahi dutenen aldetik. Hau da, edozein modutan ere, proiektua bultzatu nahi dute, hobekuntzak eskaintzen eta mehatxuen bidez, hitzez hitz adierazten duenean alderdi batek ekimen judizial bat aurkeztearekin aurrera egingo dutela proiektuarekin, une honetan dagoen bezala. Hau da, oraingo proposamena onartzen da eta auzibideari uko egiten zaio, edo egungo gehiegizko eraikigarritasunarekin jardungo da. Argi eta garbi xantaia saiakera bat da; eta era berean, enpresak udalerrian oposizioa eragiten duen proiektu bat aldatzeko duen beharra erakusten du.
4.- Gimnasio-proiektua eskaintza publikotik bete beharko liratekeen kirol-instalazioen beharrizanei erantzuteko beharrezkotzat saltzen da. Babestutako eremu natural bateko kiroldegi pribatuaren proposamen hau irabazi interes pribatuen ondorio da, eta interes horiek ezin dira eta ez dira jarri behar Leioako biztanleria osoaren aldeko hirigintza-antolamendu baten gainetik. Bestela, ezberdintasuna areagotuko da biztanle guztiek ingurune natural hori baliatzeko eta gozatzeko orduan, eta, gainera, leioaztarrarek ezin izango dituzte erabili poltsiko guztien eskura ez dagoen kiroldegi baten instalazioak.
5.- Argi eta garbi esaten dugu Kurkudik Leioako herriarentzat izan behar duela, eta ez duela balio behar bere garaian erlijiosoen elkarteari emandako lur-eremu batean sortutako gainbalioak handitzeko. Horregatik, instituzioetan zein kalean lanean jarraitzeko konpromisoa adierazten dugu, proeiktu hau geldiarazteko, eta Leioako herritarrak animatzen ditugu ahalegin handiagoa egitera, gure udalerriko gehiengo batek naturguneak defendatzen dituela eta dena ezin dela grisa eta hormigoia izan adierazten jarraitzeko.
Leioa, 2022ko ekainaren 28a