Denbora gutxian, Leioako tranbiaren, Avanzadatik udalerrirako irteera kentzearen eta, orain, Lamiakon eta Txopoetan HAPO aldatzearen inguruko iritzia eta diskurtsoa aldatzen ikusi diegu Alkateari eta Udaleko gobernu-taldeari. Oposizioa eta auzotarrak deskalifikatu ondoren, proiektuaren bikaintasunak, duela gutxi liburuxken, prentsako iragarkien eta adierazpenen bidez saldu ondoren, orain “zuzentzen” dituzte. Horrek argi eta garbi erakusten digu Alkatetza eta Gobernu Taldea ez direla fidagarriak; izan ere, oposiziorik ez badago, enpresen eta Aldundiaren interesen kudeatzaile huts bihurtzen dira, hasiera-hasieratik herritarren, udalerriaren eta auzoen beharrak aztertu eta lehenetsi gabe, eta haien iritziak kontuan hartu gabe.
Alkateak egindako proposamenari buruz EH Bilduk egindako irakurketa:
Etxebizitza-kopuruaren murrizketari dagokionez: Eraikigarritasuna % 20 murriztea planteatu dute, 900 etxebizitza inguru eginez. Atzo 1300 etxebizitza behar ziren metroaren zati bat lurperatzeko, padura berreskuratzeko eta lehengoratzeko eta Gobela ibaia desbideratzeko proiektua finantzatzeko. Gaur egun, 900ekin egin daiteke finantziazioa. 2020an aurkeztu zuten lehen hitzarmen-proposamenean, 750 etxebizitza planteatzen zuten, garai hartan jada astakeriatzat jo genuena, eta bideragarritasun ekonomikoari buruzko azterlan hartan argi ikusten zen negozio biribila zela. Zer interes defendatu eta defendatzen ditu alkateak eta gobernu-taldeak? Enpresak auzoaren beharren gainetik aberasteko interesak. Oposizio handia dagoela ikusi dutenean eta 2 hilabetetan udal hauteskundeen aurrean gaudenean aldatu dute itxuraz
Dartsenako ingurumenaren berreskurapenari buruz: Ez dago aldaketarik. Lamiakoko hezegunea osorik ez berreskuratzeko planteamenduarekin jarraitzen dute, hiri-parke handi bat eraikitzea proposatzen baitute. EZ da egia planteatzen esaten dutenean, herritarrek goza dezatelako egiten dutela. Ingurumena berreskuratzea herritarren gozamenerako ere bada. Enpresek berdeguneak eta espacio libreak behar dituzte etxebizitzak egiterakoan, eta horregatik ez dute Lamiakoko dartsenaren berreskurapen integrala planteatu nahi.
Metroa lurperatzeari buruz: Ez da egia. Metroaren eskudubtza duten agintariei ez diete eskatu nahi Leioan metroaren lurperatzea lehenesteko. EH Bilduk 2021eko urtarrilean mozio bat aurkeztu zuen Leioako Udalean, agintari eskudunei metroa Leioa eta Areetako geltokien artean erabat lurperatzea exijitzeko. Ez zuten onartu eta honako hauengatik aldatu zuten: Agintari arduradunei eskatzea lurperatze hori kontuan har dezatela egoki ikusten dutenean. Leioari mesede egiten dion zerbait lehenestea eta udalerriaren interesak defendatzea eskatu beharrean, jarrera alderdikoia proposatu zuten erakunde horiek kudeatzen dituztenak ez molestatzeko, alderdi berekoak direlako (EAJ eta PSE).
Uste dugu egindako iragarkiak oso gutxi aldatzen duela hasierako proposamena, eta ez dituela kontuan hartzen Lamiako-Txopoeta auzo-plataforma egiten ari den eskariak, ezta Lamiakoko Auzo Elkarteak deitutako Batzarrean defendatu ziren elementu nagusienak ere.
EH Bilduk uste du proposamena auzoko bi aldarrikapen nagusiz baliatzen dela, hala nola metroa lurperatzea eta Dartsenako ingurumena berreskuratzea, partzialki planteatuz eta, horrela, hirigintza-pilotakadaren operazioa justifikatu ahal izateko, baina alde batera utzita bere planteamenduak arazo berriak eta larriagoak sortuko lituzkeela eragindako auzoetan.
EAJren alkategaiaren iragarpenak hauteskunde-kezka bati erantzuten dio, baina ez du proiektua funtsean aldatzen.
EH Bilduk beharrezkotzat jotzen du honako hau:
Lamiakoko hirigintza-antolamenduak auzoaren eta bizilagunen beharrei erantzun behar die, ez enpresa jakin batzuen beharrei eta eskaintzei.
Ezin da aldaketarik egin Lamiakon eta Txopoetan auzoak osotasunean kontuan hartu gabe. Uste dugu Earleren proposamenak eta proposamen berri honek ez dietela erantzuten Lamiakoko hirigintza-antolamenduaren beharrei.
Gure ustez, auzotarrekin batera eta ahalik eta adostasun politiko handienarekin, Lamiako eta Txopoetaren hiri-antolamendua diseinatu behar da.
Lamiakoko hiri-antolamenduak ardatz hauek izan behar ditu gure ustez:
Metroa erabat lurperatzea Leioako eta Areetako geltokien artean
Lamiakoko dartsenako ingurumena berreskuratzea
Auzoan ekipamendu eta zerbitzu publikoak sortzea.
Auzoko eremu degradatuak hobetzea.
Eraikuntza etxebizitza-premia errealetara egokitzea. Babes ofizialeko etxebizitzak eta alokairu soziala lehenetsiz.