Duela egun batzuk prentsaren bidez jakin dugu Dow Chemicaleko lurretan Leioa eta Erandioko Udalen eta gaur egungo lursailen jabeen arteko hirigintza-hitzarmen bat sinatu daitekeela.
Berrian, tokiko gobernuek ia 700 etxebizitza eraikitzea proposatu dute; horietatik % 60 libreak izango lirateke, % 20 babes ofizialeko etxebizitzak eta beste % 20 etxebizitza tasatuak.
EH Bildu Leioak adierazi nahi duen lehenengo gauza, kudeaketa honetan, Leioako Udal Gobernu taldeak izan duen ilunkeria. Oposizioko taldeok ez dugu honi buruzko informaziorik izan. EAJren eta PSEren udal gobernuaren gardentasun faltaren beste adibide bat.
Prentsan agertutako informazioei buruz honako hau adierazi nahi dugu:
Leioan arazo larria dugu etxebizitza eskuratzeko. Alokairua ordaindu ezin dutelako udalerritik alde egin behar duten ehunka gazteen exodoa, edo etxebizitzen prezio altuen ondorioz beren bizitzak prekarizatuta ikusten dituzten ehunka familia. Leioa da Hego Euskal Herri osoko 4. udalerri garestiena, arazo larria da, eta arazo hau konpontzeko lehentasuna eman beharko litzaioke udal-gobernuko taldeari.
Udalak udalerrian etxebizitza eskuratzea errazteko erronka izango duen etxebizitza-politika bultzatu behar du, eta, horretarako, besteak beste, beharrezkoa da:
Arestian adierazitako proposamen guztiak Leioako Udalean aurkeztu ditugu. Horien aurrean, arbuioa, borondate politikorik eza eta norabide horretan urratsak egiteko konpromisorik eza aurkitu ditugu. Jarrera arduragabea da, jabe handiei bakarrik mesede egiten diena eta herritar gehienei kalte egiten diena. Egoera hori hobetuko duen etxebizitza-politikaren alde lan egiten jarraituko dugu.