EH Bilduk elkartasuna adierazi nahi die Lamiako-Txopoeta kalean piztutako suak kaltetutako bizilagunei.
10., 12. eta 14. atarietako familia eta pertsona gehienek etxetik kanpo jarraitzen dute. Esan digutenez, asteazkenean kalean bertan zeuden langileen arreta ezin hobea izan zen, eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu egindako lanagatik.
Udalari eskatu diogu familia eta pertsona hauen eskura jar ditzala haien beharrei aurre egiteko eta haien egoera eramangarriagoa izan dadin behar diren baliabide guztiak.
Kaltetutako pertsonek kudeaketa ezberdinak egin beharko dituzte udalarekin, eta, horretarako, EH Bilduren udal-taldeak Leioako Udalari "leihatila bakarra" irekitzea proposatu dio, egon daitezkeen behar horiei erantzuteko era eranginkor batean.