Esperientzia paregabea izan genuen ekainaren 14ean Leioako BAT EGIN EGUNean: faxismoari aurre egiteko orduan Lamiako auzoan kokatuta egon zen aerodromoaren historia ekarri dugu berriz ere gogora, baita bertan funtsezko papera bete zuen Felipe del Río piloto errepublikarrarena eta altxamendu faxistaren ondorioak pairatu zituen auzoko jendearena (memoria historikoa); ondoren, Lamiako auzoan industrializazioaren garaian gertatutako transformazio sozial, ekonomiko eta urbanistikoaren berri ere ezagutu ahal izan dugu (garen langile herri harrotasuna); eta azkenik, Ondizera igo gara eta bertan Ondizko dorrea, baseliza eta jauregia gure herriko historia luzearen lekuko diren aldetik altxor horiek babestearen garrantziaz ere aritu gara (kultura ondarea). Eskerrik asko parte hartu duzuen lagun guztioi.