EH Bilduk ez du inolako informazio egiaztagarririk adierazpenean aipatzen diren gertakariei buruz, eta Udal Gobernuak ez digu aukerarik eman gertatutakoa kontrastatzeko, ezta testuari inolako ekarpenik egiteko ere.
Hala ere, argi eta garbi esan behar dugu gertatutakoak adierazpenean baieztatzen diren bezalakoak badira, erabateko gaitzespena adierazten dugula.