Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin ditu EAJko kide ohiei ustelkeria delituengatik ezarritako zigor nagusiak. Zigortuen artean Iñaki San Juan EAJko Leioako zinegotzi ohia dago, eta 4 urte baino gehiagoko kartzela-zigorra ezarri diote prebarikazio, diru publikoa bidegabe erabiltzea, merkataritza-dokumentuak faltsutzea eta legez kanpoko elkarketa delituengatik, Espainiako Epaitegi Gorenaren Prentsa Oharrean agertzen den bezala.
Akusatuek sozietateak eratu zituzten Kontratu Publikoen enpresa onuradunei egin gabeko zerbitzuengatik fakturatzeko. Enpresa horien artean Errexal zegoen, Leioako EAJko zinegotzi ohiarena.
Duela hilabete batzuk (2022ko maiatza), EH Bilduk salatu zuen susmoa zuela Leioan enpresa bitartekariak erabiltzen ari zirela Kontratu Txikiak edo Udalaren dirulaguntza nominalak lortzeko Iñaki San Juanen Perexila enpresarentzat (Errexalen IFZ berarekin), epaian jarduera ustelak egiteko erabiltzen zirenetako empresa zena. X kontratatzen zen, baina Perexila (Karabansarai zen marka publikoa) zen ekitaldiaren antolatzaile.
Perexila enpresak Leioako Udalak kontratatutako ekitaldiak antolatu ditu. 3 kontratu txikiren bidez (lizitazioaren beharrik gabe), horietako bat 2019an epaia eman aurretik, eta beste bi 2020an eta 2021ean, kondena-epaiaren ondoren.
Era berean, Leioako EAJko kide ohiaren enpresa Kantabriako WOM elkarte bati emandako milaka euroko dirulaguntza baten ondoriozko ekitaldien antolatzailea izan zen. Dirulaguntza WOMi eman zitzaion, baina ekitaldien antolatzaile gisa Iñaki San Juanen enpresa ere agertzen zen.
Oso gertakari larria iruditzen zaigu, jardun publikoaren etika orotik urrun dagoena. Udal-arduradunek, udal-aurrekontuaren kudeatzaile diren aldetik, behar diren azalpenak eman beharko lituzkete. EH Bildu Leioatik ahalik eta gardentasun handiena eskatzen dugu baliabi publikoak kudeatzeko.