AKTUALITATEA


| 2026-02-05 17:22:00

Metro Bilbaon komun publikoak jartzeko ekimena aurkeztu zuen EH Bilduk Leioako Udalean.

PSErekin zenbait aldaketa adostu ondoren, bi udal taldeek transakzionatutako mozioa aurkeztu genuen, eta ondoren, urtarrileko udalbatzako talde politiko guztiek aho batez onartu zuten.

Dakizuenez, Metro Bilbaoko geltoki guztietan ez dago komun publikorik. Horregatik, horren inguruko mozio bat proposatu genuen, hemendik aurrera bideragarritasun-azterketa bat egin eta lurrazaleko geltokietan bainu publikoak martxan jarri ahal izateko; izan ere, lurpeko geltokietan instalazioa konplexuagoa eta garestiagoa izango litzateke. Metroaren ibilbidean komun publikorik ez egotea arazo handia da pertsona batzuentzat, eta hauek instalatzeak zerbitzuaren kalitatea hobetuko du.

Pozik gaude, gure proposamen asko alkateak ez dituelako osoko bilkuretako gai-zerrendan sartzen, EH Bilduren ekimen politikoa  proposatzen duena eztabaidatzeko eta bozkatzeko sahiestuz. Eskertzen dugu PSEk akordiorako izan duen borondatea, eta gainerako udal taldeek ekimenari emandako babesa.

Borondatea dagoenean, EH Bildu akordioetan dago. Pena da, Leioan, batzuek lehentasuna ematen dietela EH Bilduren higadura-estrategiei, bere hauteskunde-ikuspegiari, eta sistematikoki arbuiatzen dituztela EH Bilduk Leioan egiten dituen proposamen ia guztiak. Pena da, batez ere herritarrek ordaintzen dutelako egoera hau, haien bizi-kalitatea hobetzeko proposamenak saihesten direlako, EH Bilduri erreferentzia eta publizitatea ez emateko.

EH Bilduk arduraz lan egiten jarraituko du proposamen eta proiektu zehatzekin, herritarrekin eta elkarteekin etengabe hitz eginez, leioaztarren bizitza hobetzen saiatzeko. EH Bilduk eskua luzatuta jarraitzen du, akordiorako borondatearekin, eta espero dugu batzuek alde batera uztea beren ikuspegi elektorala eta alderdikoia, eta leioaztarren interesak lehenestea.