Mikel Oterok zalantzan jarri du Europako funtsek errekuperazio eta eraldaketa funtzioa benetan beteko ote duten, kudeaketa Madrilen zentralizatzearen ondorioz. EH Bilduk esfortzu berezi bat eskatu du Next Generation planaren “ahalmen eraldatzaile guztia aprobetxatzeko”.
EH Bilduk Gazteria Legearen kontra bozkatuko du, “ez diolako gazteek egun duten errealitateari erantzuten eta ez dituelako tresnak zehazten legearen helburu teorikoak lortzeko”, azaldu Eraitz Saez de Egilazek.
Rebeka Uberak premiazkotzat jo du Osakidetzan behin-behinekotasun tasa ikaragarria murriztea zerbitzuaren kalitatea hobetzeko. Izurriak agerian utzi ditu zer nolako gabeziak dituen sistemak pertsonal arloan.
Mikel Oterok “trantsizio energetiko ordenatu bat egiteari uko egitea” leporatu dio Jaurlaritzari, litekeena delako iaz egina eduki behar zuen plan sektoriala 2025era arte ez onartzea. Arantxa Tapiaren agerraldia eskatu du egoera kaotiko honen inguruko azalpenak eman ditzan.