Legebiltzarra

ALBISTEAK

Datu ofizialek gasaren aldeko Jaurlaritzaren eta EAJren apustu estrategikoaren porrot erabatekoa frogatzen dute

2020-11-18 14:30:00

EH Bilduk estrategia hori behingoz amaitzeko eskatu dio Lakuari, “EAJren hanka-sartzea ezin dugulako herritar guztiok ordaindu diru publikoa zulo beltz batera botatzen”. Gobernuaren aurreikuspenek goitik behera huts egin dute: aurten 180 milioi metro kubiko gas ateratzea espero zuten urtarriletik ekainera, baina 23 baino ez dituzte atera.

EH Bilduk Osakidetzari egotzi dio Zaballako kartzelan bi urtetan hamar preso hil izanaren ardura

2020-11-17 12:59:00

Maria Gardek azaldu duenez, Espetxe Zaintza Epaitegiak medikamentuen erabileraren gaineko kontrolik ezaz ohartarazi eta espetxe barruan psikofarmakoen merkatu beltza elikatzea egotzi dio Osakidetzari. EH Bilduk ekimena hartu du Legebiltzarrean Osakidetzak egoera hori zuzendu eta espetxeetako osasunaren eskumena modu egokian erabil dezan.

EAJk eta PSEk euren aurrekontua bera bete ez eta ikerlarien soldata murrizketa desegiteari uko egin diote

2020-11-16 15:22:00

EH Bilduk ikerlarien egoera prekarioa salatu eta euren soldata igotzeko eskatu dio Jaurlaritzari, 2020ko aurrekontuetan aurreikusi bezala. Ikerkuntzaren aldeko diskurtsoa egin baina ikerlarien prekarietatea sustatzea egotzi die Eraitz Saez de Egilazek EAJ eta PSEri.

Jaurlaritzak gazteen prekarietatea diruz finantzatzen jarraituko ote duen galdetu dio EH Bilduk Mendiari

2020-11-13 12:13:00

Eraitz Saez de Egilazek salatu duenez, gazteria urteetako politiken ondorioak pairatzen ari da, Gobernuak prekarietatea eta gazteria eskutik doazela uste baitu. Enplegu duina sortzeko hautu sendoa exijitu dio.