AKTUALITATEA

ALBISTEAK

EH Bilduk 65 urtetik gorakoei eta arrisku taldeei maskarak doan banatzea proposatu dio Nekane Murgari

| 2020-05-06

Rebeka Uberak proposamena helarazi dio Osasun sailburuari gaurko bileran, kolektibo horiei lehentasuna emateak berebiziko garrantzia duelakoan.


Sekulako axolagabekeria da Larrialdietako buruari espedientea ere ez irekitzea konfinamendua apurtzeagatik

| 2020-05-05

Castro Urdialeseko udaltzaingoak isuna ipini dio konfinamendua ez errespetatzeagatik. EH Bilduren iritziz, “kasua larria da eta Osasun Sailak espedientea ireki behar dio berehala, horren emaitzaren araberako neurriak hartzeko”.


Nafarroan bezala, Lakuak ere 2.200 euroko dirulaguntza eman behar die itxi behar izan duten autonomoei

| 2020-05-05

EH Bilduk ezinbestekotzat jo du autonomoak babestea eta, Nafarroako ereduari jarraituz, proposamena eramango du Legebiltzarrera. Egoera normalizatu arte itxita jarraitzeko aukera izan behar dute autonomoek, laguntzak galdu gabe. “Urkulluk mugitzen hasi behar du, orain arte autonomoak abandonaturik eduki dituelako”.


Merkataritza txikiak ez du ulertuko EAJ eta PSEk sektorea babesteko konpromiso zehatzak hartzeari uko egitea

| 2020-04-24

“EH Bilduk 100 euroko bonu-dendak banatzea proposatu du merkataritza, ostalaritza eta turismoa krisitik erreskatatzeko, baina EAJ eta PSE kontra agertu dira”, deitoratu du Eba Blancok.