Mikel Oteroren iritziz, pauso garrantzitsua da, larrialdi klimatikoa deklaratzeak konpromiso politikoak hartzea eskatzen duelako. “Horrek esan nahi du Legebiltzar eta Jaurlaritzaren politika, lege, aurrekontu eta plangintza guztiek deklarazio hori aintzat hartu beharko dutela”.
Koalizioaren irudiko, Lakuak aurkeztu duen Memoria Historikoaren Legearen zirriborroa Frankismoaren Krimenen Aurkako Plataformaren ekimena baino askoz motzago geratzen da. “Gobernuak inoiz ez du nahi izan Legebiltzarrak Memoria Historikoaren Lege bat onartzea”.
“Egoera onartezina da. Milaka kaltetu daude. ‘Ordezkagunea’ plataformaren funtzionamendu kaxkarragatik sortzen ari diren arazoek izugarrizko haserrea sortu dute irakasle, ikasle eta familien artean”, salatu du Rebeka Uberak.
Auzitegi Gorenaren epaia hemendik gutxira argitaratuko dela jakinda, absoluzioa aukera onargarri bakarra dela dio EH Bilduk Legebiltzarrean egin duen proposamenak.