AKTUALITATEA


| 2024-03-25 18:14:00

Gure herriko egoera ezagutu nahirik herriko higiezinen agentzia pare baten informazioa lortu ahal izan dugu. Alokairu-prezioaren batez bestekoa, metro koadroko 10 euro inguruan dagoela adierazi digute. Erosketa-prezioa, berriz asko aldatzen da auzoaren, etxe-tipologiaren eta egoeraren arabera; merkeena metro koadroko 1100 euro inguruan kokatu digute, eta garestiena 3000n.

Etxebizitza alokatu edo erosi aukera egiteko orduan diru-sarrerek eragin nabarmena dutela esan dezakegu. Etxebizitza erosten saiatzen direnak, bikoteak izaten dira, eta batez beste kide bakoitzak 2000 euro inguruko sarrerak izan ohi ditu.

Etxebizitza duin, egoki eta irisgarria izateko eskubidea aitortzen digute legeek: estatukoek, nahiz erkidegokoek. Baina, eskubide hori ez dela gauzatzen ohartzeko, ingurura begiratu besterik ez dago: zenbat gazte bizi dira oraindik gurasoen etxean etxebizitzarik eskuratu ezin dutelako ez jabetzan eta ez alokairuan?, zenbatek dute beren herri edo auzoetatik urrundu beharra?

Gasteizko legebiltzarrean EHBilduren izenean gaiaz askotan mintzatu den Eraitz Saez de Egilazi eskatu diogu gazteen problematikari buruzko xehetasun batzuk emateko eta gazteen lan-baldintzen prekarietateaz nahiz etxebizitzen prezio hanpatuez hitz egin digu.

Prezioak jaisteko bidean igoerak mugatzea da lehenengo urratsa, eta aukera horixe ematen digu, besteak beste, udalerri edo auzo bat tentsio handiko eremu izendatzeak.

Tentsionatu izendatzea ez da ordea EHBilduk etxebizitzaren arazoa konpontzeko egiten duen proposamen bakarra, eta Pello Otxandianoren begiradak aurkeztu dizkigu guztiak.