AKTUALITATEA


| 2024-03-26 13:05:00

Eraitz Saez de Egilazek eta Unai Fernandez de Betoñok lagunduta aurkeztu zuen Pello Otxandianok etxebizitzari emandako begirada. Eraitzen ikuspegia azaldu dugu gazteekin egindako elkarrizketan. Beraz, eman ditzagun Unaik eskainitako xehetasun batzuk, oso dira argigarriak gaiaren dimentsioa ezagutzeko eta Pelloren begirada hobeto enfokatzeko.

Etxebiden izena emanda, alokairuan etxebizitza hartu zain, 69.000 eskatzaile omen daude. Aldiz, eskaintzen diren etxeak 27.000 bakarrik omen dira. Alokairu-prezioek, oro har, izan duten igoera ere kontuan hartzekoa da. Gasteiz aipatu zuen, hiriburuetan preziorik merkeenak dituena, eta alokatutako pisu baten metro koadroaren prezioa 11 eurokoa omen da.

Etxebizitza beharra hainbestekoa izanik, XX. mendeko errezeta batekin konpontzeko tentazioa aise izan dezakegula adierazi zigun, berriak eraikiz, alegia, baina lehenengo dagoena erabiltzearen aldeko apustua egin zuen: orube berriak okupatu ordez, daudenak dentsifikatzearen aldekoa eta eraberritzearen bidetik jotzearen aldekoa.

Herri-administrazioak urtero milioi kopuru jakin bat etxebizitzak erostera bideratzea ere proposatu zuen. Ekimen publikoen, nahiz publiko-pribatu mistoen arteko proiektuak bideratzeaz ere hitz egin zuen alokairu-eskariari aurre egin ahal izateko.

Otxandianoren begirada

Ziklo politiko berri honen hasiera aldaketa-agendak sinkronizatzearekin hasten da. Agendak jasotzen ditu gure gizartean indarra hartu duten arazo zehatzak eta haiek konpontzeko EHBilduk eskaintzen dituen errezeta berri eta berritzaileak. Arazo horien artean, Unaik aipatutako alokairurako etxebizitzen eskaintzaren falta eta prezioen igoera basatiaz gain, ezin dugu ahaztu Europako emantzipazio-tasarik baxuenetakoa dugula.

Eta horri guztiari konponbidea emateko, XXI. mendeko politikak behar dira; ezin dira orain dela 30 urteko soluzio berak proposatu. Arazoak ebazteko xede argia duten gobernuak behar dira; kooperatzeko borondatea dutenak. Etsipen oro zokoratu egin behar dugu, eta gai garela sinetsirik, anbizioa dugu akuilu. Bide horretatik lortuko dugu etxebizitzak pribilegio izateari utzi eta eskubide betea izatea. Hala aitortzen du 3/2015 Legeak, Etxebizitzarenak, EAJk aurkako botoa eman zion hark. Eta kontua da lege horren goiko mugak arakatzea gure gizartearen onuraren bila.

Proposamen zehatzetara etorrita, bi lan-ildotan laburbiltzen den dekalogoa aurkeztu du Otxandianok: