Bel Pozueta diputatuak eraman du gaia Kongresuko kontrol saiora, eskualdatzea lehenbailehen gauza dadila galdegiteko. "Eskumenak transferitzeko exijitzen diogun irmotasun berarekin exijitzen diogu gobernuari errespeta dezala Nafarroako herritarren nahia eta gure parlamentuaren burujabetza".
EH Bilduk aurkeztutako Legez besteko Proposamena onartu du Kongresuko Barne Batzordeak, desagertutako migratzaileen senideei arreta, bilaketa, erreskate, identifikazio eta prebentzio lanetan lagunduko dien bulego bat sortzeko. Jon Iñarritu diputatuak bere egin du eragile humanitarioen eskaera, eta adierazi du bulegoaren sorrera oso baliagarria izango litzatekeela familia askok pairatzen dituzten oztopo administratibo eta burokratikoak arintzeko.
Kongresua txertoen patenteak aldi baterako altxatzearen alde ager dadila lortu du gaur EH Bilduk, ekoizpena hirukoiztu eta munduko txoko guztietara irits daitezen. "Munduko herritar gehienak ahalik eta azkarren immunizatzen ez baditugu, birusa mutatu egingo da eta txertoek eraginkortasuna galduko dute", azaldu du egitasmoaren egile Iñaki Ruiz de Pinedo diputatuak.