Duela bederatzi urtetik eguneratu gabeko kalte-ordainak handituko ditu Espainiako Gobernuak EH Bilduren eskaerari erantzunez: igoera %20 ingurukoa izango dela zehaztu du Escriva ministroak eta, orotara, 14.000 pertsonari egingo die mesede.
Zintzilik eta blokeatuta dituen legeen onarpena bizkortzeko eskatu du EH Bilduren Kongresuko bozeramaileak. Egindako promesak betetzen ez baditu «milioika pertsonen etorkizuna eta gobernuarena hipotekatuko» duela ohartarazi dio Espainiako Gobernuko presidenteari. Alokairuak arautuko dituen Etxebizitza Legea onartzeko eta Mozal Legearekin amaitzeko presioa egin du EH Bilduk: «Ez dago denborarik»
Ehun zuzenketa partzial inguru aurkeztu ditu EH Bilduk aurrekontu proiektua hobetzeko asmoz: tokiko enplegua sustatzeko inbertsioak, azpiegitura hobekuntzak edota euskararen erabilera bultzatzeko inbertsioak jaso ditu, besteak beste. Orotara, 156 milioi euroko inbertsioak galdegin ditu