Iñaki Ruiz de Pinedo diputatuaren galderari erantzunez, Espainiako Garraio ministroak kalteak ukatu ditu txosten tekniko baten argudiopean. Txosten hori helarazteko eta publiko egiteko eskaera aurkeztu du gaur EH Bilduk.
Arias Navarro eta Fragaren gobernuaren inplikazio zuzenari buruzko hainbat dokumenturen berri izan ostean, azalpenak eskatu dizkio ezkerreko indar subiranistak.
Administrazio publikoan sektore askok pairatzen duten arrakalari digitalari aurre egiteko eta aurrez aurreko arreta bermatzeko mozioa onartzea lortu du EH Bilduk Kongresuan, Espainiako Gobernua osatzen duten indar politikoekin hainbat neurri adostuta.
Kongresuak datorren astean eztabaidatuko du EH Bilduren mozioa, laguntza sozialetara (Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera, esaterako) sarbidea errazteko, kudeaketa presentziala bermatzeko, administrazio publikoaren aplikazioak aldatzeko eta tramiteak arintzeko asmoz.